Zerbitzuak

Ikus-Ipar-Elorrio

Audiometria

Entzumeneko patologiak dituzten gaixoengan entzumena galtzea izan ohi da arazoetako bat; egoera horrek pertsonen arteko harremanei eta komunikazioari eragiten die.

Umeek urtero entzumena aztertzea gomendatzen da, egon daitekeen entzumen-galera, batzuetan ebolutiboa, antzemateko, kasurik gehienetan arazoa konpon baitaiteke.

Halaber, 50 urtetik gorako edo komunikazio- eta/edo ulergarritasun-arazoak dituzten pertsonei ere aldizkako azterketak egitea gomendagarria izatea da.

Ikusmen terapia

Ikusmena zaintzen dihardugu. Ikusmen-neurtzaileez, ikusmenaren terapeutez eta kontaktologoez osatutako taldea dugu, eta ikusmenarekin lotura duten arazoen diagnostikoa eta tratamendua egiten ditugu, ikusmen-terapien eta prismen bitartez. Besteak beste, anbliopia (‘begi alferra’) eta konbergentzia arazoak lantzen ditugu, bai haurrekin zein helduekin ere.

Orto-K

Ba al zenekien zure miopia kendu edo gutxitu dezakezula lo zauden bitartean?
astigmatismoa kentzeko edo murrizteko tratamendua da. Kornea norma eta osasuntsu batean 7.00-8.00 miopia-dioptria murritz daiteke, 2.00 astigmatismo, eta 3.00-4.00 hipermetropia.
Kornea-terapia errefraktagarria segurua, eraginkorra, fidagarria eta itzulgarria da.
Kornea material biskoelastikoa da, solidoa, malgua eta forma-memoriaduna; horiexek dira miopia eta astigmatismoa zuzentzeko alderdi nagusiak (ORTO-K). Azken belaunaldiko materialez egindako lente iragazkorren eraginak aldaketak eragingo ditu kornearen kurbaduran.
Mundu osoan, milaka pertsonek erabiltzen dute ortokeratologia ukipen-lenteen mende egon beharrik ez izaten. Aipatu ortokeratologiaren onuradun handienak kirolariak, ikasleak eta oposiziogileak dira.

Optometria

Ikusmenaren lehen mailako zaintzaz arduratzen den zientzia.

Kontaktologia

Ukipeneko lenteen egokitzapena.

Ortokeratologia

Kontaktologiaren azpi-espezializazioa. Horren bitartez, gasarekiko iragazkorrak diren ukipen-lenteak egokitu egiten dira, helburua izanik ikusmen-akatsak (miopia, hipermetropia edo astigmatismoa, kasu) aldi baterako ezereztatzea.

Tonometria

Begietako tentsioa hartzea, begiaren barruko presioa zehaztea, eta glaukoma eta iritisa, besteak beste, antzematen dira.

Erretinografia

Erretinaren koloretako argazkia, erretinari eragiten dioten hainbat gaitz antzemate aldera, besteak beste: erretinopatia diabetikoa, erretinosi hipertentsiboa, pigmentudun erretinosia, adinari loturiko makula-endekapena.

Kornearen Topografia

Keratokonoa, kornearen ektasia…¬† diagnostikatzeko.

Ikusmen eremua

Begiak ikus dezakeen eremu-zatia da. Begi bakoitzaren mugak zehazten ditu. Hainbat gaixotasun oftalmologikok edo garuneko gaixotasunek anplitudea murritz dezakete.

Ikusmen Baxua

Ikusmena partzialki gabetzea. Ezin da behar bezala zuzendu ohiko betaurrekoekin, ikusmen-zorroztasun baxuaren ondorioz.